2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

ONGI ETORRI GURE BLOGERA!!

Kaixo guztioi, blog honen helburua zuen opor eta egonaldia esperientzia desberdin, berri eta bizigarri bihurtuko duen enpresa jakinera ematea da. Euskal pilotako modalitate desberdinen bitartez, kirola egiteko eta gure kulturaren zati garrantzitsu bat ezagutzeko aukera eskeintzen dizuegu. Espezialitate desberdinak ikusteko zein praktikatzeko aukera ezin hobea!

13 iruzkin:

  1. Turismo aktiboa bultzatzeko egindako blog honek irakasleak eskatutako eduki gehienak ditu, beraz jendearen aurrean aurkezteko egokia da.
    Ebaluazio irizpide nagusien arloan, e- rubrika errespetatu dute ( informazio iturriak, IKT tresnak, argitasuna...). Goraipatu beharra dago blogak egindako eskaintza bultzatzeko, zintzilikatu duten bideoa. Bertan, ikastaroaren simulazio txiki bat egiten dute informazioa argituz.
    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruan, eduki gehienak sartu arren ikastaroak suposatutako gastuak eta bere aurrekontuak zehaztea falta da. Hala ere, orokorrean bloga ongi dago eta kalifikazio altua merezi dute.
    Kalifikazioa: 9
    Martxel Intxausti Lasarte, 1.go mailako ikaslea

    ErantzunEzabatu
  2. Turismo aktiboa bultzatzeko blog hau interesgarria iruditzen zait. Irakasleak eskatutako ezaugarri gehienak ditu eta hasieratik oso erakargarria da beraiek egindako bideoa dela eta. Gainera, hainbat argazki eta bideo erabili dituzte pilota modalitate desberdinak erakusteko.
    Informazio iturri desberdinak erabili dituzte (blogak, web orriak...) eta proiektua abian jartzeko aurretik egindako elkarrizketa ideia bikaina da. Blogak egitura egokia du eta testuak ordenatuak eta ortografikoki zuzenak dira.
    Proposatutako planetan egunean zehar egingo dena azaltzen da, baina beharbada ikastaroetan egingo dituzten ariketa motak azaldu beharko zituzketen, nondik norakoak diren jakiteko eta jende gehiago erakartzeko. Gainera, ikastaroak suposatutako gastuak zehaztu beharko zenituzkete.
    Orokorrean ondo dago bloga eta 8,5eko kalifikazio merezi duela uste dut.
    Javier Barroso Valles, 1. maila JFKZF

    ErantzunEzabatu
  3. -Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak: Blog-a nahiko ongi dago antolatuta. Asko gustatu zait blog-aren inguruan egin duten bideoa, non azaltzen duten nolako aktibitateak egingo diren. Gainera jokamoldeak deskribatzerakoan IKT tresnak erabili dituzte, bai irudiak bai bideoak eta bereziki oso bideo onak dira non jokamoldeak oso ongi ikusten diren. Erreferentzien atalean elkarrizketa bat egin dute eta hainbat web orrialde eta blog ipini dituzte ere.
    -Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak: proposatutako jarduerak oso ondo daude azalduta baina ez dute zehaztu aurrekontua. Ez dut aurkitzen ere nortzuk diren blog-aren egileak. Hortaz aparte dena ondo azalduta dago.
    -Kalifikazioa: 8
    -Julen Garcia Leiza, JFKZ-n fakultatea 1. Maila.

    ErantzunEzabatu
  4. Irizpide orokorrei dagokienez, puntu guztiak bete dituzte. Informazio-iturriak (web orriak, blogak, artikuluak…) ugariak dira, baita IKT tresnak ere, bloga erakargarriagoa eginez. Gainera, haiek egindako bideo didaktiko bat gehitu dute. Blogaren diseinua ona da, informazio guztia ordenatu dute eta helburua argi utzi dute sarreran. Horrez gain, izena emateko era originala dela uste dut. Ortografia eta hizkuntzaren erabilera egokia da, akats nabaririk gabe.
    Irizpide zehatzei dagokienez, puntu gehienak azaldu dituzte. Plan desberdinak proposatzen dituzten arren, egun horietako ariketak pixka bat azaltzea ondo egongo litzateke. Gainera, aurreikusitako diru gastuak ez dituzte zehazten. Hala ere, material baliabideak, instalazioak eta helburuak ondo adierazi dituzte.
    Kalifikazioa: 9
    Uxue Mendia Fernandez, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. maila

    ErantzunEzabatu
  5. “Turismo aktiboa” primerakoa iruditu zait sartu naizenetik. Hasieratik oso erakargarria egiten zait, bai argazkiengatik baita bideo originalengatik. Informazio iturri nahikoa ditu, testua ez da luzeegia eta oso estruktura sinple eta erraza erabili dute. Hortaz gainera, euskal pilotako modalitate bakoitza azaltzerakoan argazki eta bideo dezente erabili dituzte, eta hori eskertzekoa da. Partaideen lana argi eta garbi gelditzen da bideoen bidez baita egindako elkarrizketaren bidez. Gainera, izena emateko orria eta kokapena zehazteko mapa oso ideia onak direla uste dut, bloga aberasten baitute. Akatsen bat esatekotan, aurrekontua zehaztea falta dela lana borobila izateko. Guztia esanda, nire balorazioa 9koa da. Iraitz Azkarate Argote, JFKZ-n fakultatea 1. maila

    ErantzunEzabatu
  6. Irizpide orokorrei dagokienez, oso blog landua da, izan ere, puntu guztiak bete dituzte. Informazio iturri ezberdinak erabili dituzte: web orriak, blogak, artikuluak.. eta horrek maila altuagoa eman dio blogari. Gainera, bideo bat gehitu dute azalpen propioekin eta horrek, talde lanaren eta egondako kolaborazioaren seinale argia da.
    Blogaren antolaketa oso garbia da, eta erakargarritasun handia ematen dio blogari. Irizpide zehatzei dagokienez, puntu guztiak bete dituzte eta aurkezpena oso ondo dagoela iruditzen zait.
    Hori guztia esan eta gero, nire kalifikazioa 9 bat da.
    Unai Iglesias

    ErantzunEzabatu
  7. Blog honek irizpide guztiak betetzen ditu eta informazioa iturri ezberdinak erabiltzen ditu. Rubrikan agertzen zen guztia betetzen du eta IKT tresnak ere erabiltzen ditu. Oso bideo interesgarria iruditzen zait egin dutena eta oso erakargarria, non beraiak eskaintzen dutena agertzen den eta beraiekin nola kontaktatu.
    Beste guztia ondo dago baina kuntuak gehiago zehaztea falta da.
    Hau dena kontuan hartuta, hau da nire kalifikazioa hau da.
    Kalifikazioa: 9
    Iker Lasquibar Hernandez, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. maila

    ErantzunEzabatu
  8. TURISMO AKTIBOA
    Blog hau asko gustatu zait izan ere sartu orduko bideo bat agertzen da interesa piztuz.
    Irizpide orokorrei dagokienez, hainbat informazio iturri erabili dituzuela ikus daiteke eta helburua argi dago hasieratik.
    Irizpide zehatzei dagokienez, aktibitate ezberdinak proposatu dituzue baina euren planikfikazioa txukuna denez oso ondo dago.
    Nire nota 9 da.
    ANE GOROSTEGI, 1.MAILA

    ErantzunEzabatu
  9. Irizpide orokorrei dagokionez, bloga ondo landua dago. Oso gustukoa izan dut lehenengo orrian dagoen bideoa eta bestelakoak non azaltzen duten zer motatako ekintzak egingo diren. Era berean, jokamoldeak azaltzeko orduan ondo ikusi daiteke IKT baliabideen erabilera egin dutela, bai irudiak eta bai bideoak, nire ustez gainera, bideoetan ondo azalduta agertzen dira jokatzeko erak. Elkarrizketa bat ere egin dute (niretzako hori puntu positiboa da).

    Irizpide zehatzei dagokionez nahasia iruditzen erreferentzien orria, bertan erreferentziak eta elkarrizketa agertzen da, baina nire ustez elkarrizketa beste atal batean jarri beharko lukete eta errreferentzietan bakarrik nori egina dagoen aipatu eta pertsona hori zein den zehaztu. Bestetik, ez dut aurkitzen nortzuk diren blog-aren sortzaileak.

    Nire kalifikazioa: 8.

    Aberto Garcia Lete, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzia 1.maila.

    ErantzunEzabatu
  10. Esan beharra dago bloga osatzeko emandako irizpideak bete dituztela. Hasteko, diseinua egokia da, edukia ordenatuta dago eta irakurerraza da. Horrez gain, hainbat argazki txertatu dituzte, baita bideo original bat ere. Datuak biltzeko iturriei dagokienez, hainbat iturri erabili dituzte, elkarrizketa bat eta web orri batzuk besteak beste. Gainera, burutu behar dituzten jarduerak argi zehazten dituzte. Hori dena gutxi ez balitz, izen ematea blogetik bertatik egin ahal izatea bezeroak erakartzeko oso modu ona izan daiteke.

    Aipatutako dena kontuan hartuta, hauxe da nire kalifikazioa: 8,5
    Unai Tatiegi

    ErantzunEzabatu
  11. 1- Irizpide nagusiak:
    Blogg-aren formatoa egokia da eta erabilitako estetika erakargarria iruditzen zait letra estilo edota fondoko argazkiengatik. Informazio iturriak aztertuz, esan dezakegu zenbait erabili izan dituztela anitzak izanez gainera. IKTak aztertuz esan dezakegu bideo eta argazkiak erabili dituztela, gainera bideoan bertan beraiek agertzea, hau da haiek antzeztu eta montaia egitea oso lan polita iruditzen zait, haiek izanez lanerako iturri garrantzitsu bat, nahiz eta blogg-ean eduki aldetik garrantzi handiena ez izan itxuroso eta informazio aldetik aberats egiten baitu Blogg-ean erabilitako hizkuntza maila oso aproposa dela uste dut.
    2- Irizpide zehatzak:
    Sarrera batekin hasten da blogga eta honek aurrerantzean landuko den edukiari sarrera egokia ematen dio gaiean kokatuz, hurrengo atal desberdinei dagokionez gutxinaka eta era oso aberatsean informazioa lortzen da. Lanean bertan erabiliko diren instalakuntzen eta materialen argazkiak ez dira zehazten nahiz eta uste dudan kasu honetan ez direla beharrezkoak.

    3- Balorazioa: Guzti hau kontutan harturik, nire nota, 9

    4- Jon Mikel Dominguez Petralanda, JFKZ, 1.maila.

    ErantzunEzabatu
  12. Irizpide orokorrei dagokienez, blog interesgarria iruditu zait bere antolamenduagatik. Asko gustatu zaizkit erabili duten ikt tresnak (bideoak, irudiak...), jokamoldeak azaltzeko youtube kanaletatik hartu duten bideoak aparte beraiek ere bideoak sortu dituztelako. Bestetik erreferentzien atalean elkarrizketa bat egin dute (beste atal batean ipiniko nuke, ordea) eta hainbat web orrialde eta blog ipini dute. Hizkuntzaren aldetikan ere oso zuzena, ortografia ona eta hizkera sinplea eta garbia.
    Ebaluazio irizpide zehatzen oharrak: egin behar duten jarduera guztiak nahiko ondo azaldu dute baina ez dute jarri hauen aurrekontua. Bestetik, ez dut aurkitu blogaren egileak nortzuk diren, baina bideotan ikusi dezakegu nortzuk diren honen sortzaileak eta guztion parte hartze aktiboa egon dela.
    Nire kalifikazioa: 8
    Asier Labairu, JFKZ 1.maila

    ErantzunEzabatu
  13. Turismo aktiboari buruzko blog honek eskatutako ebaluazio irizpideak betetzen dituela iruditzen zait. Alde batetik, euskal pilotaren modalitate gehienak lantzen dituzte, hauetako guztien irudiak eta bideoak eskeiniz nahiz azalpen konplexuak emanez. Informazio-iturriei dagokienez, elkarrizketa bat ere sartu dute blogean, hainbat web orrirekin batera. Eskeintzen dituzten egun bateko eta hiru eguneko planak interesgarriak iruditzen zaizkit, ideia ona izan dute.

    Kalifikazio nota: 8,5

    Josu Azpiazu Zabala, JFKZ 1.maila

    ErantzunEzabatu