ESKUPILOTA:
Seguraski ezagunena, eta izenak dioen bezala, pilota eskuarekin jotzen dena. Buruz buru eta bi biren aurka jokatzen da nagusiki baina, logikoki, beste moduetara ere praktikatzen da.
Pilota mota desberdinak ditugu, bakoitzak bere ezaugarri bereziekin; batzuk pilota atseginagoak dira, kanpoko materiala bigunagoa delako, eta beste batzuk gogorragoak, ordea. Lehenengokoak aproposenak dira hastapenerako eta eskuan minik ez hartzeko. Bigarrenekin, berriz, kontu handiagorekin ibili behar da, eta minik ez hartzeko takoak erabiltzen ditugu, zuek egiteko aukera izango duzue, bakoitzak bere eskura moldatuz.


PALA-PALETA:
Talde honen barruan, hainbat espezialitate bereiz daitezke; gomazko paleta, larruzko paleta, pala motza, pala zabala...
Bakoitzak bere bereizitasunak ditu, palen neurria, pisua eta forma adibidez. Baita erabiltzen diren pilotak ere, batzuk larruzkoak, beste atzuk gomazkoak, batzuk bote biziago batekin eta azkarrak edota polikiagoak ere.
Izendaturiko espezialitatetan, batzuetan, arriskua egon daiteke pilotak abiadura handia hartzen duelako, eta horregatik, kaskoak eta betaurrekoak ditugu arriskurik gabe ikasteko eta disfrutatzeko.

iturria: espainiako pelota federazioaren youtube kanala.
XISTERAKOAK:
Xisterako jokamoldean, aurrekoan bezala hainbat espezialitate bereizten dira, horietako batzuk dira zesta punta eta erremontea, baita joko garbia ere. Erabiltzen den herreminta da ezaugarririk garrantzitsuena, xistera. Hau, jokalarien eskura egongo da lotuta eta pilota atxiki ondoren frontisera bota behar da tantoa irabazi arte. Banaka zein binaka jokatzen da nagusiki, baina plaza librean hirunaka aritzen dira eta pala-paleten kasuan bezala kaskoa ezinbestekoa da, pilotak abiadura handia hartzen baitu.

Arnaud d'Alfonso youtube kanala.
XAREA:
Jokamolde honetan erabiltzen den herraminta, teniseko erraketaren antzekoa da, neurri eta material desberdinekin, alegia. Zurezko eraztun lodi batez eginda dago eta horri soka lotzen zaio, soka nahiko lasai dago lotuta. Trinketean eta binaka jokatzen da eta pilota larruzkoa izaten da. atxiki txiki bat egiten da eta eskumuturraren mugimendu azkar eta indartsu batekin berriro botatzen da frontisera. Kasu honetan, xisterakoetan ez bezala, ez dago eskura lotuta, beraz eskuz alda daiteke. Honetan ere kaskoa jartzea komenigarria da.
iturria: espainiako pelota federazioaren youtube kanala.
JOKO ZUZENAK:
Joko zuzenak dira pilota aurkariarengana botatzen dugunean zuzenean, hau da, frontisean eman gabe. Hainbat joku desberdin daude, baina guk eskeintzen duguna pasaka izenekoa da. Trinketean jokatzen den "euskal tenisa" bezalako espezialitatea da. Eskularru motzak erabiltzen dira herreminta bezala eta bi taldeek jokatzen dute, bakoitzak bi kideez osatuta.
Iturriak: Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien fakultatea.
Interneteko argazkiak eta bideoak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina