Euskal pilotako egun bakarreko plana laburregia iruditzen bazaizue, hiru egunetarako plana ere bai eskaintzen dugu. Modu honetan, espezialidade bakoitzaz gehiago gozatzeko aukera izango duzue, haietan gehiago sakonduz.
Espezialidade guztiak gasteizen egingo dira, eta frontoi eta trinkete itxietan eguraldia edoein izanda ere.
Hiru egunetan 10:00tan hasiko gara. Goizean espezialidade bat egingo dugu eta arratsaldean beste bat. Eguerdian mendizorrozako jatetxean jango dugu eta bazkalostean igerilekura joateko aukera izango duzue. Azkenik, 20:00etan bukatuko dugu.
Lehenengo eguna:
10:00-13:00 ESKU PILOTA
17:00-20:00 GOMAZKO PALETA
Bigarren eguna:
10:00-13:00 PASAKA
17:00-20:00 XAREA
Hirugarren eguna
10:00-13:00 ZESTA PUNTA
17:00-20:00 ERREMONTEA ETA JOKO GARBI
Espezialidade guztietan dinamika bera izango dugu:
-Bideo batzuk ikusi praktikatuko dugun espezialidadearen inguruan.
-Beroketa batzuk egingoo ditugu.
-Hainbat jolas prestatuko ditugu erramintekin kontaktuan hasteko.
- Hala nahi izanez gero, partidu batzuk antolatuko ditugu.
-Azkenik, luzapenak egingo ditugu.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina