EGUN BAKARREKO PLANA

EGUN BAKARREKO PLANA

Lehenengo plana egun bakarrean egingo diren jarduerak dira. Kasu honetan Gasteizko frontoietan egingo lirateke jarduera desberdinak, euskal kulturaren adierazle nagusienetako bat denaren kirola ulertu eta praktikatu ahal izateko.
Hasteko adostutako egunean goizean geldituko ginateke zuekin 10ak inguruan. Frontoietara joan ondoren pare bat bideo ikusiko genituzke arau nagusiak azkar azaltzeko eta nola jolasten den ulertu dezazuen.
Ondoren kirola egiten hasiko ginateke gutxinaka pilota kolpatuz eta partaideen artean partida batzuk jolasten hasita. Gero beste modalitate batzuk praktikatu eta disfrutatu ahal izango duzute.
Goiza amaitzean bazkaltzera abiatuko ginateke eta bazkaldu ostean berriz frontoira bueltatu eta beste espezialitate batzuk praktikatuko genituzke hori delako helburu nagusia kirola egitea eta euskal pilotako hainbat modalitate ezagutu ahal izatea modu aktiboan.
Bazkaria ondoan dagoen mendizorratzako jatetxean egingo da, eta eguraldia egokia izango balitz ratu libre bat utziko genuke, igerilekura joateko edota eguzkia hartzeko.
Ondoren bostak inguruan frontoietara bueltatuko ginateke gehien gustatu zaizkizuen modalitateetan gehiago murgilduz.
Azkenik 20:00 ak inguruan bukatuko genuke eta bertan dauden aldageletan dutxa emango ahalko zenukete.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina