ROSAREKIN KALAKAN
Gure proiektua abian jarri aurretik, turismoaren alorrean aditua edo jakituna zen pertsona batekin hitz egitea behar genuela konturatu ginen, eta gure kide baten izebarekin solasean aritzera bidali genuen Xabier.
Xabier: Egun on, Rosa.
Rosa: Egun on!
X: “Eroski viajesen” hainbat urte daramatzazu lanean, beraz, Gasteizera edo Arabako beste edozein herritara datozen turisten inguruko interesak ezagutuko dituzu, ezta? Zeintzuk dira?
R: Bai, hala da. Hala ere, gure hiriak, ez du mozkin handirik jasotzen turismoaren eskutik, baina 2012. urtean “Europako hiriburu berdearen” izenordea jaso zuenetik igo egin dira, nabarmenki ez bada ere. Bisitarien ehuneko handienak Gasteizera jotzen du, ehuneko txiki batek agroturismoa praktikatzen duelarik hiriburutik kanpo, eta hiriaren erdialdetik eta alde zaharretik ibiltzen dira, normalean gastronomiak eta parke berdeek harritzen dituzte gehien bat.
X: Zure iritzia jakin nahiko nuke gure proiektuaren inguruan. Honakoa da, laburki: euskal pilotaren hainbat modalitate bildu ditugu, eta turistei egun oso batean erakutsiko genieke, bazkaria ordainduta ta guzti! Oguetako frontoian, zer deritzozu?
R: Hasteko, ez itzazue “Portaloira” gonbidatu bazkaltzera (barrezka). Garrantzitsuena, jendearengana iristea da, marketinga oso garrantzitsua da, eta horretarako dirua behar da, iragarkiak egiteko, zerbitzu egokia eskaintzeko… behin osepa lortuta, ikusiko da proiektuak arrakasta izango duen edo ez, dena den, ondo deritzot, ez neukan entzunda horrelako proposamenik!
X: Gure kulturaren kirol-ondarea dugu euskal pilota. Eskerrik asko eskainitako betagatik, ondo izan, Rosa!
R: Eskerrak gorde, eta zorte on!
Hau guztia entzun ondoren, bidea ez zela erraza izango konturatu ginen, dirua behar-beharrezko premia baita proiektu berri bati ezagupena emateko.
Elkarrizketa: Rosa Barrio. Eroski Viajeseko langilea. Gasteiz, 2015/11/06.
XAREAREN MAMIA
Euskal pilota ezagutzen dutenen artean, jokamolde gutxi batzuen berri baino ez dute, esku-pilota, zesta-punta eta gomazko paleta batik bat. Bada, gure proiektuan "ezezaguna" den xarea dugu. Trinketean jolasten da, binaka, eta txit berezia den errimenta batekin. Gazteleraz lortutako artikulu honetan, xarearen funtsa eta berezitasuna eskuragarri dituzue, autoreak jokamolde hau kultura ondare inmaterial izan behar duela defendatzen duelarik.
Labaca Zabala, MÂȘ L. (2014). El "Xare" modalidad de pelota vasca como patrimonio cultural inmaterial (I). RIIPAC, 5-6, 125-130
http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=5188949
EUSKAL PILOTAKO JOKO ZAHARRAK
Oso interesgarria eta baliagarria iruditu eta suertatu zaigu lan hau.
Amenabar, B., (2001).Euskal Pilotako Joko Zaharren azterketa eta aplikazio didaktikoa. Gasteiz: Biblid
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/jentil/07/07167175.pdf
EUSKAL PILOTAREN ETA TURISMO AKTIBOKO ORRIALDEAK
Aktiba, turismo aktibora zuzendutako, enpresen elkartea
http://www.aktiba.info/eu/ar/1/hasiera.html
Turismo euskadi izeneko orrialdea. Euskadiko turismoa eskeintzen duen orrialdea, euskal kirolaren inguruko alorrak jorratuz.
http://turismoa.euskadi.eus/euskal_kirola/>
BALIABIDE GISA HARTURIKO BLOGAK
edupelota
euskalpilotaetaaisialdia

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina